Super Neskak

Super Neskak
Azukrearekin... espezieak... gauza polit asko... eta "X. osagaia" izenarekin ezagutzen den substantzia ahaltsu eta misteriotsuarekin sortu diren, Bitxilore, Burbuila eta Belartxo -Super Neskak- sekulako abentura hasi dute Townsville hiriko babesle bihurtuz. Laser-izpien begiak, sekulako indarra eta argiaren abiaduran hegan egiteko gaitasuna dituzte, baina neskak lehen hezkuntzan baino ez daude. Inori kalterik egin nahi ez dioten arren, bere superbotereekin batera jolasteko gogoak ia bere hiri maitea suntsitzen du, eta orain, Townsvilleko gizonek, emakumeek eta haurrek mehatxu gisa ikusten dituzte. Super Neskak, lur jota, Mojo Jojo jenio misteriotsuarengana joan dira laguntza eske... baina Mojo Jojo gaiztoak bere plan maltzurrak ditu, hala nola mono-armada baten buru izatea mundua suntsitzeko! Lortuko ote dute Super Neskek Mojo Jojori buruzko egia jakitea eta Townsville eta mundua lehen aldiz salbatzea... lotara joan aurretik?