Badirudi Transilvania Hotelean hobera ari direla egiten gauzak... Azkenean, laxatu da Dráculak hotelerako ezarritako "munstroentzat bakarrik" politika zorrotza, eta gizakiei ere ostatu ematen hasi dira hotelean. Baina, hilkutxa barruan, kezkatuta dabil Drácula: erdi gizaki erdi banpiro den bere biloba maitagarriak, Dennisek, ez du banpiro ezaugarririk agertzen. Beraz, Mavis, Johny-rekin, bere giza aita-amaginarrebei bisitan dagoen bitartean -eta bera ere kultura-txoke betean-, aitona Dráculak bere lagunak bilduko ditu -Frank, Murray, Wayne eta Griffin- Dennis "munstroentzako kanpamentu" batean entrenarazteko. Ez dakite, ordea, Drácularen aita, eskola zaharreko -oso, oso zaharreko- Vlad agure marmartia, familiari hotelean bisita egitekotan dela. Vladek jakitean bere birbiloba ez dela odol garbikoa -eta orain gizakiak ere ongi etorriak direla Transilvania Hotelean- ederki korapilatuko da kontua.