Arthur eta Minimoiak 2006
Bere adineko edozein umeren moduan, Arthur amonak ohera joateko kontatzen dizkion istorioekin txunditurik dago. Bere ametsak tribu afrikarrez eta aitonaren liburu magikoak dakartzan asmakizunez josita daude. Aitona, orain lau urte desagertu zen modu misteriotsuan. Liburua aztertuz, etxearen atzeko aldean lurperatuta dagoen altxor baten arrastoak dakartzala ohartzen da Arthur. Eta ez hori bakarrik, lur azpian bizitza ikusezin bat omen dago, izaki txikidun mundu bat, ikusteko txikiegiak, minimoi izenekoak. Amonaren etxea salbatzeko, Arthur ausartak aitonaren urratsak jarraituko ditu, minimoien lurraldean barrena bidaiatu eta bere zazpi erreinuak ezagutu. Baina honetarako aukera bakarra dauka: minimoi bilakatu beharko da!